Etengabe hedatzen ari den sorkuntza eta topagunerako sarea

ATALAK SAREA 2.0

CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako
Dantzaguneaeta Gasteizko Antzerki Sarea artikulatzen dituen mugaz gaindiko sare
horretako taldeburua da Dantzaz. Horrez gain, gero eta kolaboratzaile-sare zabalagoa du,
besteak beste, Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola, Azala
kreazio-lanerako espazioa, Vitoria-Gasteizen José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa,
ERESBIL eta Nafarroako Musikaren Euskal Artxiboa.

Gure Euroeskualdean dantza garaikidearen sektorerako aukerak sortzea da Atalak
Sarearen misioa

Atalak sortzeko ildoak bi proposamen osagarri ditu:

LABORATEGIAK

Hiru esperimentazio-laborategi, gorabidean dauden hiru koreografori proposatuak, 8/14 dantzarirekin, kanpoko begi batekin eta dokumentalista batekin elkarlanean, ikerketa koreografikoari laguntzeko.

EKOIZPEN KOREOGRAFIKOAREN PROPOSAMENA

Urtero birako eta erakusketako ekoizpen koreografiko bat egitearen aldeko apustua egiten du, Euroeskualdeko hainbat artistari ikusgarritasuna emanez.

Sorkuntza- eta ekoizpen-laborategien programan sartutako artistak Atalak proiektuko bazkideekin adostuta aukeratzen dira, parametro hauek kontuan hartuta: artistaren ibilbidea, aldez aurreko produkzioak, Atalak sarearekiko harremana eta talde-sorkuntzarako kidetasuna.

ATALAK
MANIFESTUA

0

Atalak saiatuko da beharrezko malgutasuna izaten errealitateak eskaintzen dizkigun egoeretara egokitzeko

1.

Atalak-ek sorkuntza koreografikoa sustatu nahi du Eurorregionen, dantzari eta koreografo berriei lagunduz

2.

Atalak sorkuntza koreografikoaren aldeko apustua da, bai eta hura garatzeko espazio eta proiektu egonkorrak izatearen aldekoa ere (ez bakarra, baina bai ezinbestekoa)

3.

Atalak sarearentzako Euskadi-Navarra-Akitania Berria euroeskualdean jaio direnak edo bertan bizi edo lan egiten dutenak “lokalak” dira.

4.

Atalak-ek sorkuntza eta esperimentazio koreografikoak sustatzen ditu, nazioarteko eta bertako dantzariak harremanduz konpainia egonkorrekin eta sortzaileekin

5.

Atalak koreografo eta dantzarien topagune bilakatzen da, ikerketa koreografikoaren eta medizioaren bitartez

6.

Atalak-ek esperimentazio prozesuak publikora gerturatu nahi ditu. Horretarako, espazio espezializatuen sare bat sortu du eta lurralde ezberdinetako gune ezberdinetan erakustaldiak egitea ahalbidetzen du. Horrek, sorkuntza garaikidea publikora eta kolaboratzaile berrietara hedatzen du. Atalak-entzat publikoaren aurrean egiten diren aurkezpenak mediazio tresnak eta topagunerako espazioak bilakatzen dira

7.

Atalak-ek Euroeskualdeko dantza egitura egonkor guztiak ditu, baita artista eta sorkuntza-gune garaikide guztiak. Atalak-ek sarea hedatzea eta sendotzea du helburu etorkizunean

8.

Atalak-en xedea ez da bazkideen ekoizpenak ordezkatzea, ez eta egonaldietan parte hartzen duten koreografoenak ere. Funtsean, esperimentazio-laborategiak eta bestelako formatuetan sorkuntza koreografikorako aukera eskaintzen du

9.

Atalak dantzaren sektorea egituratzen eta ikusarazten laguntzeko plataforma bat da, eta aukera berriak eta garatzeko aukerak zabaltzen jarraitzea espero dugu