Dokumentazio Lerroa
Arte eszenikoen praktikatik historia sortzen
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean arte eszenikoen dokumentazioan, kontserbazioan eta hedapenean diharduten erakundeak daudela aprobetxatuz, Atalak elkarteak dokumentazioari buruzko diziplinarteko eta lankidetzazko lan-ildo bat proposatu du.
Hala, Nafarroako musika eta arte eszenikoen artxiboak (AMAEN), musikaren euskal artxiboak (ERESBIL), Gipuzkoako dantzaguneak eta CCN-Malandain ballet Biarritzek proiektu pilotu bat proposatzen dute, proiektuaren dokumentazio-funts bat sortzean oinarritua, kontserbatu eta zabaltzeko. Funts hori sortzea aitzakia da hainbat erakunderen metodologiak, praktikak eta proposamenak bateratzeko, eta eduki orokorrak sortzeko, etorkizunean beste erakunde batzuek erabil ditzaten.