Esperimentazio Laborategirako deialdiak
ATALAK Sareak 2025 eta 2026 Esperimentazio Laborategirako deialdia egin du, NAEN Eurorregionean bizi edo jaio berriak diren koreografientzat.
ATALAK SAREAK sorkuntza koreografikoa sustatzen du Euroeskualdearen barruan, laborategien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bidez. Atalak Sarearen xedea da hainbat erakunderen arteko ahaleginak eta baliabideak batzea, gure eskualdeko dantzaren sektorean aukerak sortzeko, bai artista koreografikoentzat bai erakundeentzat berentzat. Erakunde horiek beren komunitate eta publikoekiko harremana indartu dezakete sorkuntza koreografiko garaikideari dagokionez.
norentzat
- Gutxienez hiru urteko esperientzia profesionala duten artista koreo grafikoak (banakakoak edo taldeak).
- Nouvelle-Aquitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean bizi diren pertsona edo taldeei, edo ATALAK Sareko erakunderen batek babesten
dituenei irekita dago egoitza.
zer eskaintzen da
- 2500 €-ko zuzkidura ekonomikoa, bertan bizi den pertsona/taldearentzako joan-etorriak eta dietak barne.
- Kopuru horri legeak ezartzen duen atxikipena egingo zaio.Gipuzkoako Dantzaguneko lan-egiteko espazioa, bertan dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
- Laguntza/akonpainamendua: laborategia hasi baino bi saio lehenago, laborategia definitzeko, eta laborategiko lan-saioetan ATALAK taldeak etengabe laguntzea.
- Laborategiaren irekiera-laginen bitartez, egoiliarrek konpromisoa hartzen dute bi asteetan egindako bilaketa azaltzeko, Sareko erakundeekin lotutako hainbat publiko ezberdinekin. 3 eta 7 artean egingo dira (kasu bakoitzean zehaztuko da) SAREAko bazkideen egoitzetan egindako laborategiaren aurkezpen-lagin irekiak.
Kolektiboen kasuan, aipatutako prestazioak taldeak izendatutako ordezkari bati esleitzen zaizkio edo, bestela, taldeko kide guztien artean banatuko dira, balio baliokide osoarekin.
aurkeztu beharreko agiriak
Izena emateko, formulario hau bete behar da (esteka) pdf bakar batekin (izena _abizena.pdf, gehienez 5 mb), eduki hauekin:
- Proposamenaren laburpena.
- Taldearekin landu nahi diren ikerketa-ildoak.
- Laborategirako lan-metodologiaren proposamena
- Ikerketan eragina duten inspirazio-adibide artistikoak.
- NAEN Euroeskualdeko kide dela eta/edo ATALAK SAREAko kide diren bazkideekiko harremana bermatzen duen dokumentua (CCN Malan-
dain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Gasteizko Antzoki Sarea), erakundeak zigilatua eta sinatua.