Ateak sarea dokumentazio-arlo bat garatzen ari da, hainbat ikuspegitatik (dokumentuak sortzea, artistak hartzea, dokumentuak kontserbatzea eta zaintzea) dantzako dokumentazioa lantzen duten hainbat erakunderen arteko topaketak eta trukeak bateratzeko. Horrela, elkarlanean, ERESBIL, AMAEN, Dantzagunea, Malandain Ballet Biarritz, Dantzaz eta Creative Paths taldeak topaketak ehuntzen ari dira, dantza-dokumentuak sortu, antolatu eta zaintzeko jarraibideak eta protokoloak garatzeko.

Ekainean, Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Atalak sareak dokumentazioarekin lotutako bi ekitaldi antolatuko ditu:

21/06/09 10:00- 12:30
Zoom sinposioa: “Memoria eszenikoaren garrantzia”
Nola babesten den eszena-ondarea eta nola gara daitekeen bertan prestakuntza, horiek dira sinposio honen bi diskurtso- eta eztabaida-ildoak, non artxiboaren eta arte eszenikoen sektoreko profesionalek, aurkezpen eta hitzaldien bidez, beren esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko baitituzte bertaratutakoekin.

Tokia: zoom gonbidapena
Izenematea: ateak@dantzaz.eus
Antolatzaileak: ERESBIL, AMAEN, Dantzagunea, CCN MBB, Dantzaz eta Creative Paths.